
Nerea Lopez de Abetxuko naiz, 18 urte ditut eta Bilbon bizi naiz. Gaur egun, Marketin eta Publizitate gradua ikasten ari naiz Harrobian. Batxilergoan humanitateen ikasketak egin ondoren, egia esan, ez nuen hau ikasteari buruz pentsatu. Batxilergoa amaitu ondoren edozein ikasle bezala, galduta sentitu nintzen eta ez nekien zer egin nire bizitzarekin.
Baina gradu desberdinak bilatzen ari nintzela, honekin egin nuen topo Harrobian, eta sare sozialetan betidanik interesa izan dudanez, probatzea erabaki nuen. Konturatu naiz ez dela espero nuena, baina asko irakasten dizula, batez ere etorkizunerako.
